sábado, 13 de mayo de 2017

CURRICULUMA, HEZIBERRI 2020


Oinarrizko Hezkuntzako Curriculuma aztertzen egon ostean hainbat kontzeptu argitu ditugu.
Jarraian Heziberri 2020 proiektua azaltzen den esteka usten dizuet:

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/heziberri_2020/eu_2_proyec/adjuntos/OH_curriculum_osoa.pdf

Gure kasuan hainbat zalantza argitzen dituela ikusi dugu. Hala nola, hauek izango litzateke:


ZERTARAKO IKASI? (117 - 278.orr.)

Atal honetan, oinarrizko hezkuntzako helburuak, oinarrizko zehar konpetentziak eta disziplina barneko konpetentziak biltzen dira. Era berean, helburu hauek multzo ezberdinetan banatzen dira emaitza hobeagoak lortzeko asmoz. Multzo hauek hurrengoak dira:
   
   - Hezkuntza esparrukoa.
   - Giza baliabideekin lotura dutenak.
   - Erakundearen gobernukoa.
   - Ekonomia eta administraziokoa.

Metodo honekin sailkatze prozesu bat ematen da, bere funtsa dena ulerterrezagoa bilakatzea den heinean. 

Horretaz gain, beste azpi talde batzuk ere badaude. Oinarrizko zehar konpetentziei dagokienez:

- Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia.
- Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia.
- Elkarbizitzarako konpetentzia.
- Ekimenerako eta espiritu ekintzailerako konpetentzia.
- Norbera izaten ikasteko konpetentzia.

Eta disziplina barneko konpetentzien kasuan:

- Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia.
- Matematikarako konpetentzia.
- Zientziarako konpetentzia.
- Teknologiarako konpetentzia.
- Konpetentzia sozial eta zibikoa.
- Arterako konpetentzia.
- Konpetentzia motorra.


ZER IKASI? (117.orr.)
Hemen, edukiak bi multzotan banatuta aurkitzen dira. Hala nola, lehenengo zikloa eta bigarren zikloa.


NOLA IKASI? (112.orr.)

Baldintza metodologikoan eta baliabide eraginkorretan oinarritzen da. Hauek era egoki batean aplikatzeko, orientabide didaktikoak erabiltzen dira. Curriculumeko konpetentziak garrantzia ematen diote ezinbestekoak diren heziketei. Helburuak berriz, ikastetxe bakoitzak daukan proiektu, helburu edota helmugekin bat datoz.

Metodologiari dagokionez, lan kooperatiboa, autoerregulazio prozesuak nahiz ikerketa dira puntu garrantzitsuenetarikoak, beste batzuen artean.


ZERTARAKO IKASI?


NOIZ IKASI?
Ziklo eta mailen artean banatzen da. Etapa bakoitzaren eta arlo bakoitzaren garapenean aplikatzeko orientabide didaktikoak izango dira. 


NOR?
Hezkuntza edo ikaskuntzaren testuinguruari erreparatuz familia, ikasle zein irakasle eta gizarte osoaren parte hartzea azaltzen da.



ZER EBALUATU?

ZEREN BITARTEZ EBALUATU?
Ebaluazio irizpidea eta lorzpen adierazleen bitartez ebaluaten da bertan.


 NOIZ EBALUATU? ( 114 -115.or.)
Hasieran, egoera edota prozesuaren ebaluazioa edo diagnostiko bat egiten da. Jarraian,
prozesuaren ebaluazioa edo ebaluazio hezigarria, formatiboa, hain zuzeb ere. Eta
amaieran, amaierako ebaluzaioa edo ebaluazio batutzailea.


NOLA EBALUATU? (115.orr.)
Ebaluatzeko bi metodo daude indarrean: ebaluazio autentikoa (egoera erreala) eta testuinguruan errotutako ebaluazioa. Aldi berean, ebaluazio autentikoan bi alderdi bereizten dira. Hauek, kuantitatiboa (zenbatu daitezkeen prozesuak) eta kualitatiboak dira.



martes, 18 de abril de 2017

HAURTZAROA ARGAZKITAN



Atal honetan, lehen hezkuntzako garaian argazkietan bildutako bizipenak azalduko ditut.




Lehenengo argazki honetan bost bat urte izango ditut. L.H. 1-ean
nengoen. Hau, nire lekeitioko osaba izeben txabolan ateratako
argazkia da. Urtean behin, uda garaian, familia dena bertan
biltzen ginen bazkari bat egiteko. Egun horietako oroitzapenak atsegin handiz gordetzen ditut. Egun bikainak izan ohi ziren. Itsasoa ere gertu zegoen eta bertara gerturatzen ginen behin baino gehiagotan. Batzutan bainatzera eta besteetan karramarroak harrapatzera.Hala ere, bazkaltzeko orduan nahiko arazo izaten genituen nire anaiak eta nik, ez baigenuen bertan zerbitzatutakoa atsegin. Haatik, beti sortzen zen eztabaidaren bat,batzuetan haserretzera iritsi arte, argazkian agertzen naizen bezala. Baina egia esanda, beti aurkitzen genuen konponbideren bat eta egun jai giroan ospatzen jarraitzeko oztopoak gainditzen genituen.












Kasu honetan, ezin dezaket esan argazkiak oroitzapen onik ekartzen didanik. Urkiola inguruan ateratako argazkia da eta hemen ere L.H. 1-eko ikaslea nintzen. Bizkaiko alderdi paregabe horretan igaro genuen eguna. Arratsalde partean pony hauek aurkitzen ziren zelaira gerturatu ginen beraiekin argazkiren bat ateratzeko desioarekin. Hortaz, horietako batera hurbildu nintzen eta bere alboan kokatu nintzen nire eskua bere bizkarrean mantenduz. Zoritxarrez, atzeregi kokatu nintzen eta ponyak ostiko bat eman zidan bezapean lurrera botaraziz. Ez zen eguna bukatzeko erarik onena izan, baina horrek ez zidan egun hori ahazteko arrazoirik eman.






Zuzen ezarri esan dezakedan argazki hau nire elorrioko osabaran garajean ateratakoa da, niretako zoragarria zen motor horren alboan.
Motor honek nire bizitzan erabaki garrantzitsu bat hartzera bultzatu zidan. Nire osaba betidanik izan da Errealeko zalea. Txikitan ordea, ni Athletic-ekoa nintzen. Hots, nire osabak motor horretan ibiltzea nahi baldin banuen Errealeko zale bihurtu beharko nitzela esan zidan. Horrenbeste mirezten nuen motorra, pentsatu gabe taldez aldatzeko erabakia hartu nuela. Gaur egun, sortez edo zoritxarrez, Errealeko jarraitzaile izaten jarraitzen dut.





L.H. 2-ko ikaslea nintzen hemen. Nire baino bi urte gazteagoa den anaiarekin azaltzen naiz oraingo honetan. Elgetako Eguarbitza mendiko tontorrean gaude biok, argazkia nire amak atera zigun heinean. Askotan joaten ginen hirurok zapatu edota igande goizetan Elgetako mendietara buelta bat ematera. Ongi pasatzen genuen, jolasten nahiz berriketan. Goiz pasa entretenigarriak izan ohi ziren, herrira itzuli ostean bazkari eder batekin borobiltzen genituenak.















L.H. 3-ko garaiko argazkia da hau. Elorrioko Argiñeta auzoan ateratakoa alegia. Kantabrian igarotako udako opor batzuetatik bueltatu ostean joan ginen bertara nire elorrioko osaba izebekin afaltzeko asmotan. Bertan, nire anaiarekin borrokatu ostean amak atera zidan argazkia ikus dezakegu. Honetaz gain, nahiko arratsalde ona pasatu genuen. Argiñetako jaiak ziren eta horren ondorioz bolo txapelketa antolatu zuten bertan. Alde batetik, haurrentzako txapelketa eta bestetik helduena. Parte hartzea erabaki nuen eta irabazteko zorioan ere egon nintzen. Bigarren gelditu nintzen eta sari zoragarri bat eskuratu nuen arratsaldeari beste ikuspegi alaiago bat emanez.



Udalekuetako egun bikainak igaro genituen L.H. 4-ko ikasleak gineneko udan. Zornotzako udalekuetan atera genuen argazkia. Bertan Elgetako lau lagun azaltzen gara. Bi aste egon ginen udaleku horietan eta gure lehenengo udalekuak izan zirela azpimarratu beharra daukat. Lagun asko egin genituan, gaur egun batzuekin kontaktua mantentzen jarraitzen dugularik. Etxetik kanpo izan genuen lehenengo esperientzia izan zen eta zoragarri pasatu genituen egun horiek, Esperientzia benetan aberasgarria izan zen.






Hemen ere L.H. 4-ko ikasleak ginen. Lagun baten urtebetetzea ospatu genuen eguneko argazkia da. Bere baserrian ospatu genuen eta bertan merendola zoragarri batetaz gozatu genuen. Arratsalde oso dibertigarria izan zen. Hainbat jolas ezberdinetan haritu ginen denbora luze batean zehar,  Urteen poderioz argazkiko gehienok lagun min izaten jarraitzen dugu eta orain ere hainbat gauza ospatzen jarraitzen dugu denok batera.












Argazki hau ere ezin dezaket  zuzen jarri. Hemen L.H. 5-eko ikasleak gara. Arrasateko Udala auzoko baserri eskolara egin genuen txangoko argazkia da. Egun osoko txangoa egin genuen eta oso egun interesgarria izan zen. Bertako ingurunea ezagutu genuen eta inoiz ikusi gabeko gauzen inguruan ere hainbat gauza ikasi genituen. Ekosistemak guregan duen garrantzia baloratzen erakutsi ziguten eta  bertan bizi diren beste espezien inguruan errespetu sentimendu bat pizten saiatu ziren guregan. Proba zientifiko txiki batzuk egin genituen eta beste dinamika nahiz jolas batzuekin batera eguna ziztu bizian igaro zitzaigun. Gogoratzeko eguna izan zen.








Azkenengo argazki hau, Elgetako herri eskolan ateratakoa da. L.H. 6-ko ikasleak ginen. Hala ere, bertan eskolako beste maila batzuetako ikasleak ere agertzen dira. Ipuin kontalari baten historioak entzuten hari ginen argazki hau atera ziguten bitartean. Horrelako dinamikak asko atsegin genituen eta ipuin kontalari bat eskolara zetorrela esaten zigutenean berau heldu arteko denbora tarte horretan irrikitan egoten ginen bere zain. Zoragarri igarotzen genituen horrelakoetan. Batez ere, horren ordez klaseak galtzen genituelako.